LibreOffice 25.2 laguntza
Inprimakien diseinurako modua aktibatzeko, kontrol-morroiak gaitzeko/desgaitzeko eta dokumentuetan inprimaki-kontrolak txertatzeko komandoak ditu.
Diseinu modua aktibatzen edo desaktibatzen du. Funtzio hori erabilita, "Diseinua" eta "Erabiltzailea" moduak azkar txandakatu daitezke. Aktibatu inprimakiko kontrolak editatzeko, desaktibatu inprimakiko kontrolak erabiltzeko.
Kontrol berri bat txertatzean morroia abiarazi den zehazten du. Ezarpen hauek dokumentu guztietan aplikatzen dira.
Hautatutako kontrol baten propietateak editatzeko elkarrizketa-koadro bat irekitzen du.
Besteak beste, inprimaki osoaren datu-iturburua eta gertaerak zehatz ditzakezu elkarrizketa-koadro honetan.
Inprimaki-nabigatzailea irekitzen du. Inprimaki-nabigatzaileak uneko dokumentuko inprimaki eta azpinprimaki guztiak bistaratzen ditu dagozkien kontrolekin.
Aktibazio-ordena elkarrizketa-koadroa irekitzen du, tabulazio-tekla sakatuta kontrol-eremuek fokua zein ordenatan hartzen duten aldatu ahal izateko.